Hemen zaude

Ondo pasatu bitartean, askoz ere errazago eta arinago ikasten da; beharbada kontziente izan barik ikasten dugulako. Gaur egun, teknologia berriei esker posible da. Ezagutzen duzue Auskalo aplikazioa??

Euskara ikasteko hainbeste modu dago. Askotan ikasgela, liburu, arbela eta irakaslearekin lotzen dugu ikasi hitza, eta hori akatsa da; laguntzen ez digun akatsa. Ez izan zalantzarik!! Euskara erabiltzen dugun bakoitzean, edozein testuingurutan erabilita ere, ikasi egiten dugu.

Teknologia berriak direla eta, euskara erabiltzeko aukerak nabarmen egin du gora. Izan ere, smarphone-a edota tablet-a besterik ez dugu behar euskara gure egunerokotasunean sartzeko, esate baterako, jokoen bidez. Nori ez zaio gustatzen jolastuz ikastea? Gaurkoan, aipatutako gailuetan instalatu ahal dugun aplikazio interesgarri eta dibertigarri baten berri eman nahi dizuegu. Ea zer iruditzen zaizuen!

Auskalo app-ak euskararen lau alor jorratzen ditu: sintaxia, aditza, deklinabidea eta lexikoa. Jokoa euskara maila guztietara dago egokituta, zailtasun maila ezberdinak eskaintzen ditu_eta. Teknikari dagokionez, goiko argazkian ikusten den moduan, txartelak galdera bat dakar eta horri erantzuna emateko lau aukera. Oso erraza da erabiltzen!! Ondo erantzunez gero, puntuak eskuratzen ditugu; eta, jakina, zenbat eta arinago asmatu, orduan eta puntu gehiago eskuratzen dugu.

Jokoak sailkapena egiten du, betiere, nahi dutenen artean. Horretan parte hartzeko, erregistratu egin behar gara, hau da, izena eta e-posta eman behar ditugu; hori baino ez.

Eta horretan datza Auskalo. Orain denok dakigu metroan, itxarongelan, komunean zein ohean ere euskaraz aritu ahal garela!! Anima zaitezte eta sartu euskara, normaltasunez, zuon egunerokoan!! Eskuratu Auskalo!!