Hemen zaude

Hizkuntzak ikasten ari garenean, irakurtzea da ikasteko modurik informal eta naturalena; tarte libreak ditugunean, irakurtzea da bidaiatzeko modurik merkeena; garai, gai edota gertakari baten gaineko jakin-mina dugunean, irakurtzea da asetzeko modurik errazena. Ez da, beraz, zaletasun makala gutako batzuek duguna. Partekatuko dugu, ala?

Irakurri dut aplikazioa sortu du Elkarrek eta zertan datzan azaltzeari ekin orduko, galderatxo bat bota behar dizuegu, irakur zaleok! Ea! Liburu bat hasi orduko, zuetariko zenbatek bilatzen ditu iritziak?... Beno, ba Irakurri dut app-ak errazten digu bilatze lana; izan ere, hainbat jarduera egiteko aukera ematen digu.

Irakurritako liburuen artean, denok ditugu benetako deskubrimenduak; batzuetan honela suertatzen da: liburu bat kasualitatez hartu, irakurtzen hasi eta, bukatu arte, ezin irakurtzeari utzi! Bada, horrelako altxorrak partekatu egin behar dira! Kontrakoa ere, ordea, gertatzen da askotan: dena delakoagatik liburu baten gaineko aurreiritzi oso ona izan eta desengainu itzela hartu! Gorputzaldi eskasa uzten dute horrelakoek, eta barruak husteko modu aproposa izan daiteke besteei kontatzea!

Zer behar dugu aurretik esandakoak burutzeko? Irakurri dut app-a. Zergatik? Behin deskargatuta, irakurritakoen balorazioa eta eurei buruzko iruzkinak egin ahal izango ditugulako. Eta gainera, erosoa ere bada, aplikaziotik bertatik liburuak erosi ere egin ahal dira-eta!

Zalantzarik ez dago, hortaz! Irakur zalea bazara, Android zein IOS eduki, Irakurri dut instalatu eta kontaguzu zein liburu irakurri duzun. Ah!! Eta Jakin ezazue parte-hartzaileen artean 30 euroko opari txartela zozkatuko dela hilero!