Hemen zaude

Zein mailatan zaude? Zein liburu irakurriko duzu datorren hilabetean? Hona hemen gure proposamena edo hobe esanda, gure ikasleena; eurek gustura irakurri dituzten liburuak dira_eta.

6. urratsa >Atzekoz aurrera 

Xabier Monasteriok idatzitako liburua oso origínala da. Eleberria gizon baten biografia da. Gizona gaixotu eta hil egiten da. Beste edozein liburutan, horrelako informazioa ematea liburua bera izorratzea da. Kasu honetan, berriz, ez; liburua horrela hasten da_eta. Bai! Oso bitxia! Baina izenburuak ondo adierazten duen moduan, biografia atzekoz aurrera dago idatzita. Heriotzatik jaiotzara.

Euskara ikasten ari zaretenontzat, gainera, oso liburu aproposa da. Izan ere, kapitulu bakoitzak, amaieran, ulermena zein gramatika lantzeko ariketak dakartza.

9. urratsa >3 Mariak 

Arantza Urretabizkaiak idatzitako hauxe ere eleberri originala. Elkar ikusi barik hainbat urte igarota, Maria Txurik eta Maria Gorrik elkartu eta elkarrekin bizitzera joatea erabakitzen dute. Erronka ugari badute ere, hirugarren Maria topatzea da nagusi.

Zahartzaroa, adiskidetasuna, tolerantzia, askatasuna, bizipoza, baikortasuna; horiek dira, besteak beste, idazleak jorratzen dituen gaiak. Inolako zalantza barik, aldarrikapen baten aurrean gaude; liburuak zaharra esateko beste modu bat dagoela erakusten digu.

12. urratsa >Connemara gure bihotzetan 

Gazteen harreman eta maitasunaren gaineko kezkak eta jokabideak. Horiek azaltzen dizkigu Julen Gabiriak Eider eta Txemaren istorioaren bitartez. Eider hil ostean, Txemak galera ahazten laguntzen dion zerbait behar du. Hori dela eta, neskak aurreko urtean egindako bidaia bera egitea erabakitzen du eta, Eiderren gelan topatutako disketea hartuta, Irlandara jotzen du. Disketean Eiderren egunekoa dago, baina Txemak ez du erraz izango gako sekretu batez babestutako pasarteetara heltzea.

Ironiaz eta samurtasunez garatutako eleberri gaztea eta arina. Engainua, bakardadea, sufrimendua, konfiantza eza, mendekua eta heriotza; kutsu dramatikoa, beraz.