Hemen zaude

Sarean dauden hiztegi gehienak webgune batean ditugu ikusgai. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu. Gure ustez, euskaldunontzat tresna egokia eta erabilgarria da.

Web horren helburua hauxe da: erabiltzaileok kontsulta gune bakarra erabiltzea.

Hiztegia.net-ek, batetik, euskarazko hiztegiak jasotzen ditu, Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, besteak beste. Bestetik, hiztegi entziklopedikoak eta gai zehatzei buruzko hiztegiak ere batu diztuzte aipatutako atarian.

Euskarazko hiztegiez gain, Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak ere badaude ikusgai.

Corpusak ere badu lekutxoa, eta laburdura eta akronimoekin osatutako hiztegiez aparte, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dugu.

Di-da batean aurkituko duzue bilatu gura duzuen berba.