Hemen zaude

Euskararen normalizazioa lortzeko, norberak eman behar du lehenengo pausua; gutako normalizaziotik etorriko da gizartearena. Eta gure ustez, horretarako, garrantzitsua barik, ezinbestekoa da erreferenteak sortzea; eta horixe da, hain zuzen ere, 31eskutik blogaren helburua, euskaldunon eguneroko erreferentea izatea.

EIZIEk martxan jarri duen honetan, egunero izango dugu euskararen erabilerari buruzko testu didaktiko bat irakurtzeko aukera. Ez da kasualitatea, beraz, blogean 31 partaide izatea eta bakoitzak hilean behin idaztea.

Idazleak arlo ezberdinetakoak dira; irakasleek, komunikatzaileek, itzultzaileek, idazleek, ikertzaileek eta hiztegigileek osatzen dute, besteak beste, lan taldea. Eta guztiek ere askatasunez jokatzen dute idazteko orduan. Hori dela eta, oso bestelako testuak topatu ahal ditugu: gogoetak, kritikak, baliabideak, ahozko hizkerak, literatura…

Hala ere, idazlan guztien xede eta ezaugarri nagusiak komunak izango dira; alegia, ekarpenak egitea, gogoeta eta proposamenei zabalkundea ematea, eta elkarrizketa sortzea dira, gehien bat, blogaren helburuak.

Aurretik esandako guztiak egiten du erakargarria 31 eskutik bloga. Erakargarria eta gomendagarria!! Aukera ezin hobea daukagu egunero zerbait interesgarria euskaraz irakurtzeko;baita gauza politak eta ezberdinak ikasteko ere. Aprobetxa dezagun!!