Hemen zaude

Ahotsak Euskal Herriko ahozko ondare eta herri hizkerak biltzen dituen egitasmoa da. Aukera ezin hobea, hain zuzen ere, euskalkiak eta euskal ohiturak ezagutzeko.

Proiektua 2002an jaio bazen ere, sarean 2008tik daukagu, ahotsak.com web-orria aurkeztu zenetik. Harrezkero, etengabe aritu dira herrietako adineko euskaldunei egindako grabazioak gure eskura jartzen. Batzuk berreskuratuak eta beste batzuk egin berriak, baina denak ere oso interesgarriak.

Grabazio bakoitzaren atzean lan handia dago; izan ere, tratamendu handia egin behar zaio herrika eta gaika antolatutako 2-4 minutuko pasarte banari guk ikusten dugun moduan ikusi ahal izateko. Pasarte bakoitzak izenburua, laburpena, iraupena, gai-kodea eta transkripzioa dauzkagu. Lan itzela!!! Oso balio handikoa!!!

Esanak esan, bukatzeko, ahotsak proiektua goraipatu nahi dugu; eskerrak eman nahi dizkiogu. Eskerrik asko ondarea zaintzeagatik!! Eskerrik asko euskararen aberastasuna erakutsi eta egiaztatzeagatik!! Eskerrik asko galdutako euskal ohitura batzuk berreskuratzeagatik!! Eskerrik asko egunero oparitzen diguzuen altxorragatik!!!

Jakin ezazue egitasmoa, publikoa eta doakoa izateaz gain, irekia ere badela; hau da, nahi duen edonork hartu ahal duela parte. Lan poltsa ere ari dira osatzen; anima zaitez!!