Hemen zaude

Heldu da PuntuEus elkarteak hainbeste urtez egindako lanaren uzta, hau da, .eus domeinua edota Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea-ren (EEKK) domeinu propioa. 2013ko ekainean onartu du ICANN erakundeak 2008an hasi zen egitasmoa, eta 2014ko apirilerako erabilgarri izango dugu.

Berri onak, beraz, EEKK-rako. Izan ere, jada izena du_.eus izena, hain zuzen ere_ eta horrek hainbeste onura dakar. Laburbilduz, alde batetik,  lehen mailako hizkuntza bihurtzen du euskara interneten, eta, beste aldetik, euskal kultura kultura-aniztasuna sarean sartzen du. Aurrerapauso handia, inolako ezbairik gabe.

 
Esanak esan, berriro ere egiaztatzen da_historian hainbestetan baieztatu izan den moduan_ nortasun handiko komunitatea dela euskal komunitatea, erronkak gainditzeko ahalmenduna. 800.000 hiztun izanda ere, 4 milioi pertsonak baino gehiagok eta 200 bat Euskal-Etxek osatzen dute; eta aipatutako harritzeko moduko zifrek 38. postuan jarri dute gure hizkuntza interneten. Ez al dugu domeinu propiorik merezi?

 
Mila esker, PuntuEus elkartea, egindako lanagatik!! Bihotz-bihotzez!!