Hemen zaude

Hainbestetan laguntzen digun IKASBILi laguntzeko ordua heldu zaigu orain erabiltzaileoi. Bost minututan iritzia eman besterik ez dugu egin behar.

Euskara ikasten edota irakasten gabiltzan guztiok ezagutzen dugu HABEren IKASBIL web-ataria. Batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, baina guztiok ere erabili izan ditugu inoiz bertan eskaintzen diren baliabideak. Sarri jotzen dugu hara testuak, audioak, bideoakariketakazterketak eta beste zenbait material behar dugunean; eta, beti ez bada ere, ia beti topatzen dugu interesekorik.

Esan ahal dugu, orduan, IKASBIL web-ataria aberatsa eta egokia dela. Eta, zelan ez, goraipatzekoa da horren atzean zein atariaren etenik gabeko berritze eta eguneratze lanean buru-belarri aritzen den Materialgintza eta Baliabide Didaktikoen ataletako lantaldea. Lan ederra egiten dute, erabiltzaile guztiok eskertzeko modukoa; eta eskertzeko, momentu honetan, ez dago bost minutu eskaintzea baino modu hoberik.

Zer dela eta bost minutu? Erraza da! Aipatutako lantaldeak, euren lana hobetu gurean, erabiltzaileon iritziak batzeko asmoa du, eta horretarako, inkesta bat betetzera gonbidatu nahi gaituzte. Horrela, gure iritzietan oinarrituta, era dinamiko batean, IKASBIL atsegin, egoki eta eraginkorragoa egingo digute. Eta “digute” diogu guretzat, erabiltzaileontzat_euskara ikasle zein irakasle izan_, egindako lana delako. Nork ez dauka bost minuturik?

Jakin ezazue, gainera, erantzuten dugun guztion artean, abenduaren 17an, IPAD MINI bat zozketatuko dutela. Nor ez da animatuko? HOBETU DEZAGUN IKASBIL!