Hemen zaude

“Ez daukat denborarik!!”, “Gramatika gorroto dut!!”, “Hitzak ikastea zailegia da!!”, “Ez daukat norekin hitz egin!!”, “Lotsa ematen dit hitz egiteak!!”. Hainbat eta hainbatetan entzun eta esan izan ditugun topikoak dira aurreko guztiak; edo hobe esanda, hizkuntzak ikasteko orduan erabiltzen ditugun aitzakiak, eta zoritxarrez, buruan oso barneratuta daudenak.

Esan bezala, horiek topikoak baino ez dira, eta ahalegin txikitxoa eginda, beraz, desagerrarazi ahal ditugu; baina, jakina, saiatu barik, ez dago modurik. Lehenengo- lehenengo, txipa aldatu behar dugu, eta horretan laguntze aldera, beharbada jakingo ez duzuen eta frogatuta dagoen bitxikeri bat kontatuko dizuegu. Ikerketen arabera, ez dago bere buruari kontra egiten dion gizakirik, hau da, norberak “beti-beti-beti ere edukitzen du arrazoia”, “inolako zalantza barik”. Pentsatzen eta uste dugun guzti- guztia “ondo dago eta egia borobila da” eta hori pentsatzeko berezko daukagun joera aldatzerik ez dago. Hortaz, txipa aldatu nahian, beste zer edo zer aldatu beharko dugu; esate baterako, pentsatzeko era.

“Ez daukat denborarik!!” pentsatu beharrean, “BESTE ZERBAITEKIN UZTARTUZ GERO, HAINBESTE DENBORA DAUKAT” pentsatu behar dugu. Eta gainera, egia da. Zenbat denbora ematen dugu egunero autoan? Eta etxeko lanak egiten? Horiek biak bururatzen zaizkit, baina horrelako hainbat tarte dago. Ez al dira horiek momentu onak irratian, telebistan zein ordenagailuan euskara entzuteko? Aukera ezin hobea euskara beste era batean ikasteko. Eta hamar minutu? Nork ez dauka hamar minuturik, komunean bada ere, euskaraz irakurtzeko? Ezetz dioenak gezurra dio!!

“Hitzak ikastea zailegia da!!” eta “Gramatika gorroto dut!!” pentsatu beharrean, “EUSKARA ENTZUTEN EDOTA IRAKURTZEN DUDAN BAKOITZEAN GRAMATIKA ETA HIZTEGIA IKASTEN DUT!!” Ez da horrela, ala? Gure ergatibo maitea ez da ikasten “aditza trantsitiboa denean _K gehitu subjektuari” mila bider errepikatuz. Ergatiboa barneratu egin behar da, eta hori entzun, irakurri eta saiatu ahala lortzen da. Noiz?? Aurreko paragrafoan geratu da argi!! Autoan, etxeko lanak egiten edota komunean gaudenean, besteak beste.

“Ez daukat norekin hitz egin!!” pentsatu beharrean “NIRE INGURUKO DAKITEN GUZTIEKIN EGINGO DUT EUSKARAZ!!” pentsatu behar dugu. Euskal Herrian bizi izanda, guztiok daukagu_ etxean, lanean, koadrilan, atarian, polikiroldegian, …_ euskaraz dakien ezagunik; eta kanpoan bizi izanda ere … non ez dago, bada, euskaldunik? Asmatzeke dago, oraindik, euskaldun gabeko tokia, edonon gaude_eta!!

Eta azkena, topikorik topikoena, “Lotsa ematen dit hitz egiteak!!”. Nik neuk argi daukat zer pentsatu behar dugun horixe pentsatu beharrean: “LOTSAGARRIA BESTE GAUZA BAT DA!! EUSKARAZ JAKITEA_asko zein gutxi jakin_ ETA EZ EGITEA!!” Horixe bai lotsagarria!!

Ikusi duzue zelan aldatu ahal den, edo dugun, egoera, ikuspuntua aldatzen badugu?? Argi eduki hizkuntza ikasteko orduan liburuak, irakasleak, ariketak eta ikaste hutsarekin lotutako elementu guztiak gutxienekoak direla. Garrantzitsuena, nabarmen gainera, norberaren jarrera da, hortaz, aldatu txipa: TOPIKOAK KANPORA!!!