Hemen zaude

Zornotzako Barnetegiak horrela ikasi nahi duten ikasle guztiei zerbitzua emateko online ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro horietan ikasleak BOGA programa, tutoretzak eta mintzamen-saioak ditu.

BOGA programa Aurten Bai Fundazioak egin eta HABEk homologatu duen bakarra da, eta Moodle Plataforman euskaltegiei eskaintzen diena da. BOGAk ondorengo maila hauek ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1, Europako Erreferentzia Markoak definitzen dituenak.

BOGA programaren bitarteko online ikastaroaren ezaugarriak:

  • Urritik ekainera bitarteko ikastaroa.
  • Programaren erabilera 5 ordukoa astean.
  • Astean ordu bateko mintzamen-saioa.
  • Hamabostean behin ordu erdiko tutoria.
  • Prezioa: 480,00€

Zornotzako Barnetegiak HABEk homologatutako C2 maila lantzeko online ikastaroa ere garatu du.

C2 mailako online ikastaroaren ezaugarriak:

  • Urrutik ekainera bitarteko ikastaroa.
  • Programaren erabilera 6 ordukoa astean.
  •  Ordu bateko 15 tutoria.
  • 18.000 karakterreko proiektu bat egin beharra.
  • Prezioa: 500,00€

Interesaturik al zaude?