Hemen zaude

Neguko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak dira. Ikastaro huen iraupena hilabetekoa izaten da gutxi gorabehera, eta guztira urtean 8 edo 9 ikastaro egoten dira.

Ikastaro hauek astelehen ostiral bitartekoak izaten dira eta ordutegia ondorengoa da (asteburuetan ez dago eskolarik).

Neguko ordutegia

Gosaria: 9:00
Goizeko eskolak: 9:30-14:00
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30
Kanpo ekintzak: 18:00-20:00
Afaria: 20:30
Mahai jokoak eta filmak: 21:00
Isiltasuna: 24:00
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dute ikasleek:

  1. Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan.
  2. Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra ikastaroa hasi orduko 16 urte izatea da.

PDF icon Neguko ikastaroen egutegia 2017-2018

Ikastaroa Egunak Prezioak (Barnetegian) Prezioak (Pentsio erdian)
Urriaren 2tik 27ra (12an eta 13an jai) 18 524,00 € 447,00 €
Azaroaren 2tik 24ra 17 495,00 € 423,00 €
Azaroaren 27tik abenduaren 22ra (6an,7an eta 8an jai) 17 495,00 € 423,00 €
Urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra 20 582,00 € 497,00 €
Otsailaren 5etik martxoaren 2ra 20 582,00 € 497,00 €
Martxoaren 5etik 28ra 18 524,00 € 447,00 €
Apirilaren 9tik 27ra 15 437,00 € 373,00 €
Maiatzaren 2tik 31ra 22 641,00 € 547,00 €
Ekainaren 4tik 29ra 15 582,00 € 497,00  €

Interesaturik al zaude?