Hemen zaude

HABEren 4. mailako bi ikastaro mota eskaintzen ditugu: aurrez aurrekoa eta online. Bietan ere ikastaroak urritik ekainera eta ordu kopurua 160-175. Ikastaroaz gain, izan aurrez aurreko, izan online, ikasleak 18.000 karaktereko proiektua garatu behar du. Proiektua garatzeko, tutore baten laguntza izango du, 15 tutoretzatan.

Gainera, banakako aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen dugu, ikasleak gaitasuna lor dezan bere arlo profesionalean zein pertsonalean gauzatzen dituen ekintza komunikatiboetan.

Aurrez aurreko ikastaroetan, astean 5 orduko saioak izaten dira, ostiraletan. Horietan, talde-dinamikan eta material didaktiko propioarekin, zenbait jarduera burutzen dira mailaren berezko edukiak barneratze aldera (testu-arkitektura, kohesio-mekanismoak, ardura enuntziatiboa, puntuazioa…).

Online ikastaroan, ikasleak asten 6 ordu eskaini behar dizkio ikastaroari, horretarako, moodle plataforman eskura dituen unitateak landu beharko ditu. Unitateon helburua mailaren berezko edukiak barneratzea da (testu-arkitektura, kohesio-mekanismoak, ardura enuntziatiboa, puntuazioa…).

Ikastaroaren prezioa (aurrez aurre zein online): 500,00 €.

Interesaturik al zaude?