Usted está aquí

Ziurrenik, hau irakurtzen ari zareten askok eta askok ezagutuko duzue #Ttap aldizkari digitala. Bada, atzo, gazteei zuzendutako ZUT aldizkari digitala aurkeztu zuten GAZTEZULO eta ADM SL-k, Donostiako Tabakaleran. Sortze prozesua eta ibilbidearen nondik norakoak zehatzago ezagutu nahi badituzue, hementxe duzue GAZTEZULOn horren inguruan argitaratutako artikulua. Guk nahiago izan dugu teoria alde batera utzi eta praktikara jo! Beraz, aplikazioa jaitsi dugu, eta labur-labur erakutsiko dizkizuegu lehen atal honetan publikatu direnak!

Hasteko, Ibon Larrinaga Youtuberrak  olo-morokila nola egin azalduko dizue di-da batea. Energiaz betetako errezeta; prestatzeko erraza, gozoa, eta denbora eta zailtasun gutxikoa. Ondoren, Kattalin izeneko abeslari gazte batek Berri Txarrak taldearen Maravillas abestiaren “coverra” edo bertsioa entzungo duzue. Itzela! Hirugarren atalean, Brigade Loco musika taldeari egindako elkarrizketa , horrekin batera, taldekideek proposatutako entzun beharreko abestien zerrenda dator, klikatuz gero, zuzenean entzun dezakezuena.

Ondo goaz, ezta? Bada, gehiago dago oraindik!! IXA seriearen atal bat da hurrengoa, 7 minutu inguruko kapitulu zirraragarria. Zer gertatuko ote da hurrengoan?  Hamabost egun barru jakingo duzue!  Hala ere, ordura arte, modan zer janzkera dagoen ezagutzeko, udazkeneko tendentziak zeintzuk diren azalduko du Igor Zuazolazigorragak. Sexuak, nola ez, badu bere tartea ZUTen, eta oraingo honetan, gogor hasteko, ENBY jostailua aukeratu dute. Zer den jakin nahi? Deskargatu ZUT!!

Bukatzeko, ZUT TIK TOK erronka dago, euskal abesti bat aukeratu eta Tik Tok bideoa igo dezazuen. Bukatzeko esan dugu, baina aldizkari digitalak aukera ematen du ikustaldia norberak nahi duen ordenan eta nahi bezala antolatzeko, beraz, egin kasu!! Adina ez da aitzakia, eduki dibertigarriak eta interesgarriak dakartza barruan, euskara hutsean dago eta doakoa da. DESKARGATU!!!

Hemen esteka: www.zut.eus