Usted está aquí

Aspalditik gabiltza euskararen ingurune digitalaren inguruan idazten eta hitz egiten. Teknologia berriak hain barneratuta dauzkagun garai hauetan, euskarak ere bere lekua beharko du mundu digitalean. Guztiok dakigunez, hainbat aukera ditugu gaur egun euskaraz nabigatu eta bizi nahi badugu, medio eskaintza zabala dela esan dezakegu. Hala ere, blog honen helburuetako bat ingurune digital hori zabaltzeko sortzen diren ekintzen eta bideen berri ematea dugu; hau da, zuok euskararen ingurune digitalera hurbiltzea eta dagoen eskaintza ezagutzea. Beraz, gaur Egunean Behin aplikazioari buruz arituko gara. CodeSyntax taldeak garatutako joko honetan, egunean 10 galdera erantzun behar dira. Kontuz, baina, behin baino ezin baita jokatu eguneko-eta! Bai, bai, hara hor tentsio puntua ematen dion berezitasunetako bat. Berez, galderak Euskal Herriko kontuen ingurukoak izango dira, eta informazio iturri nagusia, egileek aitortu dutenez, Euskarazko Wikipedia da. NOLA JOKATU? Behin aplikazioa telefonoan instalatuta, egun bakoitzean 10 galdera erantzun beharko dira, ahalik eta azkarren, eta nola ez, ahalik eta gehien. Asmatutako erantzunen eta horretarako erabilitako denboraren arabera lortuko dira puntuak, eta sailkapeneko postua. Sailkapena astero egingo da, hau da, astelehenetik domekara, eta astero egongo da saria! 50.000 mila galderatik gora dauzka jokoak, beraz, opariak jasotzeko aukera bat baino gehiago baietz izan! Azkenik, taldeak egiteko aukera ere badagoela komentatu nahi genizuen, ingurukoekin ‘pikean’ ibiltzea gustuko duzuenontzat! Beraz, badakizue, ondoi pasatzeko eta Euskal Herriaz ikasteko Egunean Behin jaitsi nahi baduzue, ez egin zalantza; hemen duzue informazio gehiago: https://www.codesyntax.com/eu/bloga/egunean-behin