Usted está aquí

Aurtengo Gabonak ere heldu dira. 2018 bukatuz doa eta 2019ari laister egingo diogu ongi-etorria. Bien bitartean, jan-edanak ugari, familiarteko uneak ere hortxe, eta noiz edo noiz parranda apurtxo bat, batez ere datorren urteari hasiera emango diogun gauean.

Guk, urtero legez, oporrak hartuko ditugu gaur hasi eta Errege ostera arte. Bai, bai! Urtarrilaren 7an izango ditugu berriz ateak zabalik, indarrak berrituta 2019an ere zuekin batera Euskararen bideari ekiteko .  2018a oso urte ona izan da guretzat, baita zuentzat ere! Ikasle kopuruak eta lortutako emaitzek hala erakusten dute, behintzat, eta oso pozik gaude.

Bertako ikasleez gain, Eskola Futurakoak, Etxeparekoak eta Maputxeak ere ibili dira gure artean; batzuk, gainera 2019an ere izango ditugu gurekin. Horrez gain, Euskaraldia ekitaldia ere izan da aurten eta, esan behar dugu, partehartzea itzela izan dela, bai norberaren kabuz, bai talde ekitaldietan (mintzodromoak, berbalagunak…).

Beraz, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure artean egon zareten guztioi, eta jarraituko duzuen guztioi, zelan ez! Gure parte zareten guztioi, ikasle zein ez, jai egun hauek ondo ospatzea opa dizuegu eta datorren urtean berriz elkarrekin ibili gaitezela!