Usted está aquí

Aste honetan, haurrei zuzendutako sarrera egingo dugu blogean, izan ere, @AzkueFundazioa-k 50 aplikaziotik gorako bilduma dauka bere egunkarian publikatuta.

Haurrei zuzenduta dagoela esan dugu, baina helduontzat ere baliagarriak izan daitezke euskara eta beste kontu batzuk ikasteko, hori bai, euskaraz.

Artikuluan bertan aipatzen denez, xede eta funtzio ezberdinetako aplikazioak dira eta erabiltzaileen adin tartea ere zabala da, hilabete batzuekin hasi eta 13 urte bitartekoa. Hain txikientzat ere bai? Bai! Ipuinak kontatzeko app-ak daude tartean-eta.

Horrez gain, animaliak, matematikak, pailazoak, errezetak, mitologia, mekanografia …  Zerrenda luze eta zabala daukazue bertan, eta funtzioaren eta sistema eragilearen arabera daude sailkatuta,  beraz, errazago ezin!

Esan bezala, helduok ere, haurrak izan ala ez, badugu bateren bat erabiltzeko aukera; haien artean, Auskalo Lite, galdera-erantzuneko joko ezaguna. Nor ez da egon noizbait Trivialean jolastu eta jolastu? Bada, orain euskaraz eta gailuari esker egin dezakegu, Ikastolen Elkarteak sortutako joko honi esker.

Egin  klik eta ezagutu sare zabal hau, eta ez ahaztu guztiok barruan badaramagula izan ginen haurra, beraz, disfrutatu!

 

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/haurrentzako-euskarazko-50-aplikazioen-bilduma-jolastuz-ikasiz/