Usted está aquí

Lansarean erremintak App-a dauka. Zer esan nahi duen horrek? Ba, lana euskaraz bilatu edota eskaintzea inoiz baino errazagoa eta erosoagoa dela, kudeatzeko aukera poltsikoan dugu-eta.

Zenbakiek ekarri dute, hain zuzen ere, aplikazioaren behar-izana; izan ere, webguneak 4000 lan-eskaintza, 400 enpresa eta 2900 erabiltzaile jaso ditu. Eta zalantza barik, App-rako jauziak lan-mugimendu gehiago ekarriko du.

Aplikazio funtzionala eta oso praktikoa dugu Lansarean. Sektore anitzeko lan-eskaintzak jasotzen baditu ere, erabiltzaileak interesen arabera pertsonalizatu ahal ditu: jakinarazpenak programatu, eskaintzak ordenatu… Eta hori gutxi balitz, orientazio zerbitzua eskaini eta formakuntza agendaren berri eman ere egiten du.

Normalizaziorako urrats handia dugu lan munduan euskara sustatzeko diseinatutako tresna, eta argi izan behar dugu guretzat, euskaldunontzat, euskaraz bizi nahi dugunontzat, dela sortua. Beraz, enpresa zein langile izan, IOS zein Android eduki, aprobetxatu dezagun!