Usted está aquí

Itzela da;  hunkigarria, 12 urteko neska batek idatzitako gutunak izan duen eragina. Hauxe izan zen bere eskaera: Realaren eta Athleticen arteko nesken derbia Anoetan jokatzea; gizonena jokatzen den moduan. Eta hauxe, lorpena: igandean, maiatzak 13, arratsaldeko lauretan, lehenengoz izango dugu aukera gure taldeetako neskak Anoetan elkarren aurka jokatzen ikusteko; ez ahal dugu zelaia beteko?

Igandekoa ez da edozelako partidua izango; are gehiago, partidua baino gehiago izango da, eta horregatik, zelaia bete egin behar dugu!

Horregatik eta…

          eredugarria izango litzatekeelako,

          partidu historikoa izango delako,

          emakumeei zelai gehiago irekitzea lortu behar dugulako,

          emakumeek ere merezi dutelako,

          jokalarien ahaleginari txalo zaparrada eman behar diogulako,

          babesa erakutsi behar diegulako,

          euskal emakumeen derbia delako,

          berdintasuna nahi dugulako,

          emakumeen futbola bultzatu behar dugulako,

         emakumeen egoera aldarrikatzeko beste modu bat delako,

        12 urteko neska baten ilusiotik jaiotako aukera delako,

geuk ere ekarpena egin nahi dugu igandean Anoeta betetzeko kanpainan!

Igandean, Hamar Mila Baietz! Igandean, Denok Anoetara! Aurrera, neskok!