Usted está aquí

Hitza bete behar denez...gure bizimodua kontatzen jarraituko dugu!!

...

15:30ean, berriz ere, goizeko erritmoari eusten diogu. Bi orduko blokea da arratsaldekoa; hortaz, 17:30 arte gelan egoten gara. Noizean behin, luzatu egiten da kontua; badakizue irakasleak nolakoak diren!! Beti minutuak lapurtu nahian!! Baina egon trankil!! Gure Bego ez bada, gure Javik sakatzen du “play”-a eta Barnetegi osotik entzuten den euskal musikak salbatu egiten gaitu!!

Orduan ere, ordu erdiko inguruko atsedentxoa egiten dugu _arropaz aldatzeko, zerbait jateko, gauzak logelan uzteko, …_  eta, 18:00ak aldera, egun horretarako prestatutako kanpo ekintzari ekiten diogu. Begok blogeko aurreko sarrera batean adierazi zigunez, egunero egiten dugu zerbait ezberdin eta dibertigarria eta, horretan, ikasleek hainbeste ikasten dute. Hainbeste!!

Ofizialki, ekintzak 20:00etan amaitzen dira, baina, badakizue, batzuetan kanpora joaten garenez … Hala ere, saiatzen gara garaiz egoten, afaria 20:30ean da_eta!!

Hona helduta, aipamen berezi bat egin behar da. Ea!! Ez pentsatu ospetsurik aipatzeko momentua denik!!  Pentsioa da oraingoan aipatu beharrekoa!!  Zornotzako Barnetegian bi pentsio mota ezberdintzen ditugu. Alde batetik, pentsio osoa, hain zuzen ere, eskolak eta pentsio osoko egonaldia  hartzen duena; eta, beste aldetik, pentsio erdia, hau da, eskolak eta bazkaria. Beraz, kanpo ekintzak behin amaituta, pentsio erdian daudenei “bihar arte” esateko ordua heltzen da. Eta zergatik ez dugu esango, horrela bada_eta, gehienak nahiko triste joaten direla!!

Aurreko parentesia eginda, eguna kontatzen jarraituko dugu, oraindik ez baita bukatu. 21:00etan, nahi izanez gero, beti egiten dugu “afalosteko euskalduna”; egongelan filmak ikusten ez bada, mahai jokoan arituko gara tabernan, baina beti zer edo zer!!

Konturatu orduko…24:00ak!! Eta, ez da ezergatik, baina deskantsatu ere egin behar  da, ezta?? Euskaraz, noski!! Deskantsatu ere euskaraz egiten dugu; lehengo egunean ez, agian, baina hirugarrenerako, askok eta askok euskaraz egiten dute amets.

Eta, lagunok, astelehenetik larunbatera, horixe da Barnetegiko martxa!! Hori bai, etxe guztietan bezala, igandea, gurean ere, berezia da, eta berton geratu beharrean, egun pasa egiten dugu; herri euskaldun batera joaten gara. Eskola egiteko beste modu bat, kaleko euskara eta euskal kultura irakasten diguna. Ordu lektiboak diren?? Jakina!!

Horrelakoa da gure protagonisten papera, eta guk kontatu egin dizuegu, baina, esan beharrik ez dago, bizitzea, protagonista izatea … beste kontu bat da.

Erdu eta parte hartu gure filmean!!