Usted está aquí

Dagoeneko, gehienok ezagutzen duzue Zornotzako Barnetegiko ekluba; izan ere, badira hiru bat aste gure blogean horren berri eman genuela. Beraz, dakizuenez, hilabete barru hasiko gara lehengo liburua irakurtzen, baina readgroups plataforman izena emateko epea zabalik dago; hau da, hasi ahal zarete izena ematen!!

Jarraian azalduko dizkizuegu erregistratzeko eman beharreko hiru pausuak:

ERREGISTROA: behin plataforman, lehenengo eta behin (kidea izan ezean, jakina), erregistratu egin behar gara. Erraza baino errazagoa da. ‘Erregistratu’ sakatu, hurrengo pantailan eskatzen zaizkigun hiru datuak sartu eta ‘bidali’, besterik ez.

EGIAZTAPENA: bigarren fase hau erregistroa baieztatzeko da, hortaz, ‘jarraitu’ sakatu eta listo; erregistratuta!!

Momentuz, zazpi lagun gara taldean. Eta zeu? Animatuko zara? Bai, ezta? Eman izena eklubean eta euskaraz irakurriko dugu!!