Usted está aquí

 

Zornotzako Barnetegia aurten ere ibili da euskal kulturaren plazatik; eta leloari kasu eginez, topera bizi izan dugu 51.plaza. Gainera, Azokarekin bat egin nahi izan dugu; izan ere, geuk ere euskara ikasleoi eskaini nahi izan dizuegu tarte berezia. Ea ba, zer iruditzen zaizuen!

 Dakizuenez, gustatzen zaigu gure famatuei zuontzako berba batzuk eskatzea; ikus dezagun, ba, argazkien bidez, 2016ko honetan zer esan nahi izan dizueten.

 

Gure artistak, euskara ikasle maitiok, zuok animatu guran aritu dira euren lanetan. Animatu, goraipatu eta zoriondu egin zaituztete euren CD edota liburuen azaletan, eta orain, obra horiek Barnetegian daude; ez, ordea, denbora luzerako. Zer dela-eta? Zuon artean zozketatzeko asmoa dugulako! Bai neska-mutilok! Datozen hilabeteotan, Durangoko Azokan sinatutakoak irabazteko aukera izango duzue! Zelan? Kanpo ekintzetan parte hartuz, kanpo ekintzak ere bizitzekoak dira-eta; Azoka eta kultura diren moduan!

ANIMO, euskara ikasleok!! Eutsi gogor euskarari!!!! Eta jakin ezazue Zea Mays ez ezik, gainontzeko euskal artistak eta gu geu ere HARRO gaituzuela!!