You are here

Joan den igandean gaueko 22.00etan izan zen ETB1eko “Hauxa2” saioaren  hasiera. Onintza Enbeita (@onintzaenbeita) eta Ana Goitiak (@Anatxuchic) aurkezten dute eta bien poza eta umorearekin hainbeste barre eginarazi ziguten ikusle geundenoi.

Lekeitioko etxe bat alokatu eta, bertatik, bizitzaz eta sortzen zaizkigun zalantzez eta gai garrantzitsuez hitz egin eta hausnartzen dute. Joan den igandean maitasuna izan zuten aztergai. Ez daude bakarrik baina! Herriko jendea, auzokideak eta abar ere haiekin bat eginda ibiltzen dira saltsa berean. Umore onez!

Hainbat herri bisitatuko dituzte udan zehar; haien artean,  Zarautz, Orio, Gernika eta Bilbo. Euskal Herria beste ikuspuntu batetik ezagutu ahalko dugu eta, bide batez, euskara hain aberats egiten duten euskalkiak entzun. Bai bai, hori ere bai! Lasai baina, ulerterraza da eta!

Igande honetan udako hit-aren bila ibiliko dira, beraz, euskaraz tarte gozo eta alaia pasatu nahi baduzue, hementxe plan ederra.  Egin kasu eta baietz euskaraz gozatu!

Hementxe duzue igande honetarako sarreratxoa. Mundialak dira gure neskak, gero!

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/hauxa2/