You are here

500 lagun batzeko bidean doa duela 10 egun besterik ez aurkeztutako Artizarra; alegia, aditu euskaldunen sare soziala. Ezagutzen duzue?

Ondo dakigu denok ere Linkedin zer den. Are gehiago, zuetako askok, ziur asko, profila izan izango duzue. Baina ea! Zenbat bider abestu duzue zuok “Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas; lan eta bizi, euskaraz eta…” Bada, badakizue kantak zelan jarraitzen duen, ezta? “… hortara goaz!”

Bai, aditu zein ikertzaileok! Artizarrari esker, orain badugu non elkartu, non eztabaidatu eta non partekatu; eta, jakina, euskaraz elkartu, eztabaidatu eta partekatu. Partaide bakoitzak, alde batetik, bere berri profesionala emateko aukera izango du (ibilbide profesionala, curriculuma…); eta bestetik, gainontzekoekin harremanetan jartzekoa (zalantzak galdetu, foroetan parte hartu…).

27 aditu/ikertzaile talde sortu dira, dagoeneko, Artizarran; hau da, 27 gai dugu aukeran. Baietz zure arloa topatu! Euskaraz lan eta bizi nahi duen aditu horietakoa bazara, ez galdu denbora gehiagorik eta Artizarraratu!