You are here

2022/11/25

Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna

Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Azaroak 25, Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna

Gaur, azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna da. Guk ere egunari aipamen berezia egin nahi diogu. 
Gogora dezagun guztiok: askea izan nahi dut, ez ausarta. 

 

Gehiago irakurri
2022/07/22

ETXEPARE Euskal Institutua y la Fundación Aurten Bai

Etxepare Institutua eta Aurten Bai

Thanks to the collaboration between the ETXEPARE Basque Institute and the AurtenBai Foundation, 31 students are doing this July an intensive course in the barnetegi of Zornotza - Zornotzako Barnetegia, 16 of them in situ and 15 online. Yesterday they received a visit from the director of Etxepare Irene Larraza and could share their experiences.

Gehiago irakurri
2022/06/03

Miñan proiektua

Miñan

Atzo, ekainak 2, aurkeztu genuen jendaurrean Aurten Bai fundazioak, Guia Pedagogi ikastegiak eta Jakinola elkarteak elkarlanean egindako Miñan proiektu pedagogikoa, eta hemen labur-labur kontatuko dizuegu proiektua zertan datzan.

Gehiago irakurri
2022/04/01

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia 2022 - HABE

HABE - deialdia 2022

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia - 2022

HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

Egutegia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.

Gehiago irakurri
2022/03/26

Euskaraz bizitzeko baliabideak

euskara praktikatzeko podcastak

Euskaraz bizitzeko baliabide interesgarriak

Zenbat aldiz entzun ote dugu galdera bera gure ikasgeletan: nola praktikatu dezaket euskara barnetegia bukatzen dudanean

Ikasleok badakizue irratia euskaraz entzuteak lagunduko dizuela ikasitakoa ez galtzen eta aurrera egiten; badakizue ETB1eko saioak ikusteak ere lagunduko dizuela bide horretan. Euskaraz irakurtzeak ere (bai liburuak, bai prentsa eta aldizkariak) on egingo dizue, nola ez! Horiek denak ezinbesteko tresnak dira egunero informazioa euskaraz jasotzeko. Bai horixe!

Baina!

Gehiago irakurri
2022/03/17

Buruko zapia

Maribi Zubiaga - Buruko zapia

BURUKO ZAPIA

Txiki-txikitatik erakutsi ziguten etxean domeketan mezatara joan behar zela. Hori zen egia mugiezin horietakoa, mundua mundu egiten zuen horietakoa. Eta mezatara emakumeok ezin genuen edonola joan, ez gero! Ezkonduek buruko zapi beltza eta umetxook zapi zuria. Buruko zapi zuria edo zapi beltza zuri-beltzean zen orduko mundu hartako.

Zuri-beltzeko mundu hartan egiak ez ziren zalantzan jartzen, egiak egiak ziren eta mezatara joan behar bazen, joan eta kito! Eta buruko zapia jarri behar bazen, jarri eta kito!

Gehiago irakurri
2021/12/23

Barnetegia Gabonetan zer?

urte berri on

Negua hasi da eta urtea badoa, 
logelak zarratu, ikasgelak itxi,
ikasleei agur esan eta bagoaz.
Bukatu da abenduko ikastaroa!

Gabonak bidean, hotza kalean,
senideekin egon nahi
baina, batzuk, ezinean.
Zaindu gaitezen, 
eta zaindu ditzagun besteak,
ahalik eta ondoen has dezagun datorren urtea.

Erregeen ostean hasiko gara berriro martxan.
Bai, bai, urtarrilaren 10ean!

Beraz, gogoratu,
euskaraz bizi nahi baduzue datorren urtean,
zabalik izango dituzuela, gure etxeko ateak.

Gehiago irakurri
2021/12/09

Euskararen eguna Barnetegian

Euskararen eguna ospatzen

Joan den abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ikasleei zera eskatu diegu: euskal kantutegiko esaldi ederrenak, esanguratsuenak edota gustukoenak aukeratu eta margo ditzatela.

Argazki honetan duzue lortutako emaitza, eta baietz ezagutu bertan irakur daitezkeen esaldi asko eta asko! Itzelak zarete, kuadrilla!

Eskerrik asko!!

Gehiago irakurri

Pages