2013/05/31

Windows 8 eta Office 2013, dagoeneko, euskaraz

Euskaldunok!! Adi eta erne!! Interfaze paketea euskaraz eta doan deskargatzeko aukera errealitate bat da. Horrek esan nahi du, dagoeneko, edonork erabili ahal dituela euskarazko Windows 8 zein Office2013.

Gehiago irakurri
2013/05/24

Nabigatu Euskaraz kanpaina

Ezagutzen duzu Nabigatu Euskaraz kanpaina?? Euskaldunok, webgune batera sartzerakoan, euskaraz nahiago dugula adieraztea du helburu, hau da, gure nabigatzaileak munduari lehenengo berba euskaraz egitea.

Gehiago irakurri
2013/04/24

EuskalAPPs: euskaraz dauden aplikazioak aurkitzeko komunitatea

Ekimenaren helburua hauxe da: eskuko telefonoetan eta tabletetan erabiltzen diren euskarazko aplikazioak biltzea eta berriak sortzea.

Gehiago irakurri
2013/04/18

Elhuyar aldizkariak webgune berria zabaldu du

Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko harpidedun izan beharra zegoen; hemendik aurrera, edonorentzat irekiak egongo dira hasieratik aldizkaria.elhuyar.org webgunean. Creative Commons lizentziapean dago Elhuyarren eduki guztia.

Gehiago irakurri
2013/03/19

Hiztegia.net, hiztegiak biltzen dituen ataria

Sarean dauden hiztegi gehienak webgune batean ditugu ikusgai. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu. Gure ustez, euskaldunontzat tresna egokia eta erabilgarria da.

Web horren helburua hauxe da: erabiltzaileok kontsulta gune bakarra erabiltzea.

Hiztegia.net-ek, batetik, euskarazko hiztegiak jasotzen ditu, Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, besteak beste. Bestetik, hiztegi entziklopedikoak eta gai zehatzei buruzko hiztegiak ere batu diztuzte aipatutako atarian.

Gehiago irakurri

Orriak