2013/07/19

Klikatu eta ohitura aldatu

Badira urte batzuk ordenagailuetako sistema eragileak euskaraz erabiltzeko aukera agertu zenetik -interfazei esker-; hala ere, askok ez du oraindik aukera hori erabiltzen. Hori dela eta, gaurkoan, gure blogean, bidea errazten ahaleginduko gara. Batetik, interfazeak zer diren azalduko dizuegu; bestetik, nola erabil daitezkeen eta nola lor ditzakezuen. Horixe, beraz, gure helburua. Has gaitezen bai ordenagailuko sistemak bai interneta euskaraz erabiltzen! Beldur barik!! Zer da interfazea? Interfazea azal moduko bat da.

Gehiago irakurri
2013/06/14

Ahozko Hiztegia, entzuten den hiztegia!!

5000 hiztegia

Adorez hiztegi handiaren eskutik, berbak kontsultatu eta entzuteko aukera daukagu.

 5000 Hiztegia lanaren bertsio digitala sarean dago, hau da, bai euskara-gaztelania, bai gaztelania-euskara, bai sinonimoen hiztegia, hirurak, dagoeneko, erabiltzaile guztien esku daude. Orotara 90.562 hitz batzen ditu _horietako batzuk berriak_ eta, denak ere, Euskaltzaindiak orain arte araututakoa kontuan hartuta erantsitakoak.

Gehiago irakurri
2013/05/31

Windows 8 eta Office 2013, dagoeneko, euskaraz

Euskaldunok!! Adi eta erne!! Interfaze paketea euskaraz eta doan deskargatzeko aukera errealitate bat da. Horrek esan nahi du, dagoeneko, edonork erabili ahal dituela euskarazko Windows 8 zein Office2013.

Gehiago irakurri
2013/05/24

Nabigatu Euskaraz kanpaina

Ezagutzen duzu Nabigatu Euskaraz kanpaina?? Euskaldunok, webgune batera sartzerakoan, euskaraz nahiago dugula adieraztea du helburu, hau da, gure nabigatzaileak munduari lehenengo berba euskaraz egitea.

Gehiago irakurri
2013/04/24

EuskalAPPs: euskaraz dauden aplikazioak aurkitzeko komunitatea

Ekimenaren helburua hauxe da: eskuko telefonoetan eta tabletetan erabiltzen diren euskarazko aplikazioak biltzea eta berriak sortzea.

Gehiago irakurri
2013/04/18

Elhuyar aldizkariak webgune berria zabaldu du

Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko harpidedun izan beharra zegoen; hemendik aurrera, edonorentzat irekiak egongo dira hasieratik aldizkaria.elhuyar.org webgunean. Creative Commons lizentziapean dago Elhuyarren eduki guztia.

Gehiago irakurri
2013/03/19

Hiztegia.net, hiztegiak biltzen dituen ataria

Sarean dauden hiztegi gehienak webgune batean ditugu ikusgai. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu. Gure ustez, euskaldunontzat tresna egokia eta erabilgarria da.

Web horren helburua hauxe da: erabiltzaileok kontsulta gune bakarra erabiltzea.

Hiztegia.net-ek, batetik, euskarazko hiztegiak jasotzen ditu, Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, besteak beste. Bestetik, hiztegi entziklopedikoak eta gai zehatzei buruzko hiztegiak ere batu diztuzte aipatutako atarian.

Gehiago irakurri

Orriak