2020/06/05

GOZATU SAREAN EUSKARAZ!

Azken hilabeteotan denok ikusi ahal izan dugu euskaraz sortutako baliabideek izan duten gorakada sare-sozialetan. Esparru guztietan erabateko izan da materiala sortu zein partekatzeko joera. Hezkuntzarako materiala eta baliabideak, kultura jarduerak, edozelako eta edozertarako tutorialak...

Gehiago irakurri
2020/05/22

Posta zerbitzua euskaraz

Posta elektronikoa euskaraz izan dezagun. Horixe gure gaurko gonbita! Zerbitzua oso osorik euskara hutsean edukitzeko aukera dago joan den astetik, eta horren berri eman nahi dizuegu gaur. ni.eus da zerbitzua eskaintzen duena, eta den dena (laguntza, bezero arreta, web interfazea...) euskaraz da. Zerbitzua erabiltzeko aukera bi daude, bata doakoa eta bigarrena premium edo ordainpekoa.

Premium aukeratuz gero, orain arteko hornitzailea edozein duzula ere, ni.eus arduratuko da lehengo postak, edukiak zein domeinu erregistroak helbide berrira ekartzeaz, hau da, kontuen migrazioaz.

Gehiago irakurri
2020/05/15

IKTen bideotutorialak euskaraz

Aste honetan ere, telelanean hasi garenetik sarritan egin dugun bezala, sarean zabaldu berri den zerbitzu berri bati buruz idatziko dugu: EducaTIC EUS. Etxetik ikasleekin lan egitea erraztuko digun Youtubeko kanala da berau, eta lehendik beste hizkuntza batzuetan bazegoen arren, hemendik aurrera euskaraz izango dugu.

Gehiago irakurri
2020/04/17

JITSI MEET ETA BIG BLUE BUTTON

Aste honetako sarreran ere gure helburua ikastaro birtualak edota telelana erraztuko dizkizuen pare bat tresna aurkeztea izango da.

Bai lagunok, barnetegian ikastaro birtualak aurrera daramatzagu, gogotsu eta animo itzelarekin, bai ikasle bai irakasleen aldetik. Egia esan, lehenago ere aipatu dugun arren, egoera honetara egokitzea erronka itzela izaten ari da guztiontzat, eta erantzuna txalogarria alde guztietatik; beraz, eskerrik asko guztioi!

Gehiago irakurri
2020/04/03

Ikasblog zerbitzu berria

Badira 3 aste berrogeialdia hasi genuenetik, eta bai gu bai zuetako asko online ari gara gure zerbitzuak eskaintzen. Lana modu birtualean egin ahal izateko (egin daitekeen kasuetan) tresna eta baliabide ugariren berri izan dugu egunotan. Hezkuntzan eta irakaskuntzan ari garenok, ikasle edo irakasle izan, elkarrekin harremana ez eteteko eta edukiak zein beste edozer partekatu ahal izateko bide berrietara egokitu behar izan dugu, eta joan den asteko blog sarreran azaldu genizuen nola egiten dugun hori guztia gurean. Gehiago irakurri
2020/03/06

Itzuli eta DenboraZup!

Astero bezala, zuentzako interesgarria izan daitekeen informazioa partekatzera gatoz. Oraingo honetan, pare bat kontu aukeratu ditugu zuei aurkezteko: batetik, Itzuli aplikazioa eta, bestetik, DenboraZup! jokoa.

Gehiago irakurri
2020/02/28

FILMAK EUSKARAZ ETXEAN IKUSI NAHI?

Duela egun batzuk izan genuen Filmin Euskaraz online zinema plataformaren berri; hain zuzen ere, euskarazko lehen streaming kanala da berau. 40 filmekin hasi da martxan plataforma, baina eskaintza apurka-apurka zabaltzen joatea da sortzaileen asmoa. Ordainpekoa den zerbitzu sortu berri honek  (hilabetean 8 euro balio du) 3 atal ditu, fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako filmak, hurrenez hurren, eta audioak zein azpitituluak ditu euskaraz. Aukera ona da, beraz, zinema euskaraz bizi nahi dugunontzat.

Gehiago irakurri
2020/02/14

TEKNOLOGIA EUSKARAREN IRAKASKUNTZAREN MESEDEAN

Aurten Bai Fundazioak 2019ko otsailean worldcafea antolatu zuen euskararen ingurune digitala zein den eta norantz doan aztertzeko asmoz. Bertan izandako hizlarien artean, Maite Goñik teknologiak euskararen irakaskuntzaren mesedean nola erabil daitezkeen azaldu zuen. Hitzaldi hari jarraituz, eta gaian gehiago sakontzeko, joan den azaroaren 30ean pare bat orduko saioa egin zuen barnetegian.

Gehiago irakurri
2020/02/14

TEKNOLOGIA EUSKARAREN IRAKASKUNTZAREN MESEDEAN

Aurten Bai Fundazioak 2019ko otsailean worldcafea antolatu zuen euskararen ingurune digitala zein den eta norantz doan aztertzeko asmoz. Bertan izandako hizlarien artean, Maite Goñik teknologiak euskararen irakaskuntzaren mesedean nola erabil daitezkeen azaldu zuen. Hitzaldi hari jarraituz, eta gaian gehiago sakontzeko, joan den azaroaren 30ean pare bat orduko saioa egin zuen barnetegian. Gehiago irakurri
2020/01/24

Hizkuntzarekin jolasean

Sarrera honetako gaia Hizkuntzarekin jolasean izeneko egitasmoa izango da. Asmoz fundazioak sortutako unitate didaktiko multzoa da berau eta, helburu nagusia, hizkuntzak ikasteko umorea eta hitz-jokoak oinarri dituen material pedagogikoa egitea izan da. Izan ere, sortzaileen hitzetan, era honetako oso lan tresna gutxi aurki dezakegu eskura dauden aukeren artean.

Gehiago irakurri

Orriak