2017/05/12

Zeren gaineko app-a izan nahi duzu pantailatxoan?

Normala da, gaur egun —ezin normalagoa, hobeto esanda—, telefonoa aplikazioz beteta izatea. Hori dela-eta, normalizaziorako bidean, ezinbestekoa da —ezin ezinbestekoagoa, hobeto esanda— gure normaltasun horretan euskara sartzea; hau da, gure telefonoa ere euskaraz jostea. 

Gehiago irakurri
2017/04/07

Kalitatea baloratzen baduzu, baduzu Baduzu!

Hasi baino ez, MILA ESKER! Mila esker, Kontseilua, Bai Euskarari eta Behatokia, euskararen normalizaziorako emandako urratsagatik. Itzela da, benetan, Baduzu egitasmoa; aprobetxatu eta, jakina, zabaldu beharrekoa; zabal dezagun, ba!

Gehiago irakurri
2017/02/10

Jar ezazu frogan zeure burua!

Gaurko honetan, sarean aurkitutako altxortxo bati eskaini nahi diogu gure blogeko sarrera; izan ere, uste dugu euskara-ikasleentzat oso tresna egokia dela. Has gaitezen, bada, jolastu.eus aurkezten.

Gehiago irakurri
2016/06/10

Casio euskaraz

Ea! Zure ikasketa garaia iragana zein oraina izan, nork ez du Casio kalkulagailurik izan esku artean? Batzuetan, ematen du  teknologiak aurrera egin arren gauza batzuek bere horretan jarraitzen dutela, baina ez da horrela. Casiok aurrera egin du nabarmen, eta bere aurrerapen horretan, euskara ere hartu du kontuan.

Gehiago irakurri
2016/05/13

Argia, aldizkaria baino gehiago

Ez dugu zalantzarik! Ez da egongo, zuon artean, Argia aldizkaria ezagutzen ez duenik. Hala ere, batzuetan, askorik sakondu barik ezagutzen ditugu horrelakoak, eta ondorioz, konturik erakargarrienak galtzen ditugu. 

Gehiago irakurri
2016/03/18

SYMBALOO, erabiltzen dituzun tresnak ordenatu eta partekatu

SYMBALOO, erabiltzen dituzun tresnak ordenatu eta partekatu

Internet zabala da, eta bertan, hainbat eta hainbat toki topatu ahal ditugu, baina orokorrean, euskararen munduan murgiltzen garenok behintzat, askotan web-orri berberak erabiltzen ditugu. Ez litzateke ideia ona izango orri guztiak mahaigain batean nahi dugun moduan antolatzea eta besteekin partekatzea? Bai horixe!

Gehiago irakurri
2016/02/26

Aste Santuan, nora?

Aste Santuan, nora?

Aste Santua dugu ate joka, eta zuotariko asko munduan zehar ibiliko zarete, segur aski, egun batzuez. Badira hainbat eta hainbat euskaldun, ordea, egun batzuk barik, Euskal Herritik kanpo urteak eta urteak ematen dituztenak. Horien herri-minak ekarri zuen, Euskal etxeak sortzeko beharra, eta gaur egun 190 bat zentro daude. Aukera izanez gero, ez al diegu kukurik egingo?

Gehiago irakurri
2015/11/27

Euskararen mesedetan akuilatu

Hainbat eta hainbat gara, gero eta gehiago, euskaraz bizi nahi dugunok. Hala ere, zoritxarrez, traba asko topatzen dugu egunerokotasunean; oraindik ere, badago-eta “hablame en cristiano” esaten digunik. Halaber—hau ere esan behar da—, euskara lehenesten dutenak ere badira; lehenengo berba euskaraz eskaintzen dutenak, euskarari eusten ahalegintzen direnak… Bada, Akuilari aplikazioak, batzuk zein besteak, denak hartzen ditu kontuan.

Gehiago irakurri
2015/10/30

Euskal Herritik irten barik, umeekin denboran bidaiatu

Lur eta Amets herri baten lurra eta ametsa batzen dituen proiektua da. Lau pertsonaia nagusirekin batera—LurAmetsAndere eta Baltaxar—, eta bidaia baten bidez, Euskal Herriko historia ezagutzeko aukera izango dugu etxeko txikiekin.

Gehiago irakurri
2015/05/15

Mitzuli: doakoa, librea eta oso interesgarria

Gure herrian ere badaude jenioak, eta horietako bat dugu IXA taldeko Mikel Artetxe, hau da, Mitzuli aplikazioaren sortzailea.

Gehiago irakurri

Orriak