Hemen zaude
NOLAKOAK DIRA AURREZ AURREKO IKASTAROAK BARNETEGIAN?
Gogoratuko duzuenez, joan den astean, ikastaro telematikoen funtzionamendua azaldu genizuen. Zer diren, nola antolatzen ditugun, zein aukera eskaintzen dugun eta abar. Gaur, berriz, barnetegian bertan ematen ditugun aurrez aurreko eskolen inguruan idatziko dugu.
Nola aldatu da gure etxea eskola presentzialak eman ahal izateko? Eta bertan jateko, lo egiteko, hau da, bizitzeko? Hori argituko dizuegu gaur. Testuaren azpiko galerian argazkiak jarri ditugu, sarritan irudiekin ulertzen baita hitzekin baino hobeto!
SARRERA/IRTEERAK
Gehiago irakurriNolakoak dira ikastaro telematikoak?
Telematikoa gora, telematikoa behera, zenbat aldiz entzun eta esan ote dugu #telematiko hitza azkenaldian? Baina zer da telematikoa? Nolakoa da ikastaro telematiko bat? Nola dago antolatuta? Horixe erantzungo dugu gaur hementxe.
Gehiago irakurriNeguko ikastaroak abian dira: presentzial, telematiko zein online
Bai, jakin badakigu duela gutxi sartu garela udazkenean, eta negua urruti dagoela oraindik, baina, aizue! Neguko ikastaroak martxan dira gurean! Atzo hasi eta ekaina bukatu arte hilabetero izango duzue euskara ikasteari ekiteko (edo jarraitzeko) bidea gurean! Oraindik izena emateko garaiz zabiltzate, bizkor ibili!!
Gehiago irakurriAukera berriak: barnetegia etxean
Urria ekaina bitartean astean sei orduko ikastaro telematikoak.
- Ikasturte osoko ikastaroak urrian hasi eta ekainera arte.
- Astean bitan, egunean hiru ordu.
- Mailak > A2 - B1 - B2 - C1
Ikasle batek bere esperientzia azaldu digu:
Gehiago irakurriAbuztuko bigarrena_argazki bilduma
Abuztuko lehena_argazkiak
Etxepareko ikasleak gurean online (II)
Gaurko sarrera Ana Barrera lankideak bidali digu; bera aritu da irakasle Etxepareko ikasle taldeekin, egoerak behartuta online egin dugun Barnetegian. Balorazioa ona izan da ikasleen aldetik eta horrek asko pozten gaitu.
Badakigu beraiek hemen euskaraz bizitzeko gogo itzela zutela, eta bizi dugun egoerak hori oztopatu duen arren, euskara eta euskal kultura hurbiletik ezagutu ahal izan dute, online izan bada ere. Espero dugu datorren urtean, berriz ere, mundu zabaletik gurera etorri ahal izatea hainbat eta hainbat ikasle euskalzale.
Gehiago irakurriEtxepareko ikasleak gurean online
Udako lehena, denok harro egoteko modukoa!
Dakizuenez, normaltasun berria deritzon honetara egokituta hasi genituen udako ikastaroak duela pare bat aste. Bai etxea, bai langileak erabat egokituta eta prest izan gara lehen egunetik, eta etorri diren ikasleek ere erantzun ezin hobea eman diote aurrean izan dugun erronkari. Aldaketak izan ditugu, bai, baina, emaitza ikusita, esan dezakegu denok kontzientzia hartuta eta egoeraren berezitasuna erabat barneratuta izan ditugula. Hona hemen labur-labur ikastaroaren nondik norakoak (eta zenbait argazki!)
Gehiago irakurriJAKINA EUSKAL TRIBIALA ONLINE
Udako egun lasaiak hortxe bertan ditugu, eta atseden hartzeko garai ezin hobea izango dugu, bai lanetik, bai konfinamendutik, bai azterketa eta ikasketetatik urrunduta. Dakizuenez gure etxea zabalik egongo da bertara etorri nahi duzuenontzat, eta horrez gain, modu telematikoan ere ibiliko gara, online ikastaroekin. Badago, beraz, non aukeratu uda lasai eta euskaraz bizi nahi izanez gero!
Gehiago irakurri