Hemen zaude

2013/06/05

Zeu zara protagonista!!!

Protagonista izan zara inoiz? Eta oraindik ez duzu izateko grina izan? Zelan, bada?? Orduan, ... argi dago!! Oraindik ere, ez duzu Zornotzako Barnetegiko kanpainaren berri izan!!

Gehiago irakurri
2013/05/31

Windows 8 eta Office 2013, dagoeneko, euskaraz

Euskaldunok!! Adi eta erne!! Interfaze paketea euskaraz eta doan deskargatzeko aukera errealitate bat da. Horrek esan nahi du, dagoeneko, edonork erabili ahal dituela euskarazko Windows 8 zein Office2013.

Gehiago irakurri
2013/05/24

Nabigatu Euskaraz kanpaina

Ezagutzen duzu Nabigatu Euskaraz kanpaina?? Euskaldunok, webgune batera sartzerakoan, euskaraz nahiago dugula adieraztea du helburu, hau da, gure nabigatzaileak munduari lehenengo berba euskaraz egitea.

Gehiago irakurri
2013/05/17

Bizikletak Barnetegian

Zorionez, gero eta hurbilago daukagu uda, eta berarekin batera, eguraldi ona ere hortxe bertan daukagu. Hori dela eta, Barnetegiak bost bizikleta erosi ditu, ikasleek eskura edukiko dituztenak!!!

Gehiago irakurri
2013/05/10

Irakurri nahi dut eta irakurriko dut!!

Ez daukazu aitzakiarik!!! Irakurri nahi baduzu, irakurri ahal duzu. Beti esaten dugu ez dakigula zer irakurri euskaraz; bada geuk horren kontra borrokatu nahi dugu, eta horretarako liburu batzuk gomendatu gura dizkizugu!!! Maila ezberdinetako liburuak, gainera, guztiok irakurri ahal izateko.

Gehiago irakurri
2013/04/24

EuskalAPPs: euskaraz dauden aplikazioak aurkitzeko komunitatea

Ekimenaren helburua hauxe da: eskuko telefonoetan eta tabletetan erabiltzen diren euskarazko aplikazioak biltzea eta berriak sortzea.

Gehiago irakurri
2013/04/18

Elhuyar aldizkariak webgune berria zabaldu du

Apiriletik aurrera, Elhuyar aldizkariaren eduki guztiak hasieratik irekita egongo dira webgunean. Orain arte, azken bi hilabeteetako eduki batzuk osorik kontsultatzeko harpidedun izan beharra zegoen; hemendik aurrera, edonorentzat irekiak egongo dira hasieratik aldizkaria.elhuyar.org webgunean. Creative Commons lizentziapean dago Elhuyarren eduki guztia.

Gehiago irakurri
2013/03/19

Hiztegia.net, hiztegiak biltzen dituen ataria

Sarean dauden hiztegi gehienak webgune batean ditugu ikusgai. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu. Gure ustez, euskaldunontzat tresna egokia eta erabilgarria da.

Web horren helburua hauxe da: erabiltzaileok kontsulta gune bakarra erabiltzea.

Hiztegia.net-ek, batetik, euskarazko hiztegiak jasotzen ditu, Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, besteak beste. Bestetik, hiztegi entziklopedikoak eta gai zehatzei buruzko hiztegiak ere batu diztuzte aipatutako atarian.

Gehiago irakurri
2013/03/05

Sun Magoari egindako elkarrizketa:

Bera Iñaki den arren, izen artistikoa Sun Magoa du. 30 urtera ez da heltzen, baina gauzak oso argi ditu aspaldian. Zornotzako Barnetegian dabil bere euskara hobetzeko asmotan, ez da irribarrea erraz galtzen duen horietakoa.

Gehiago irakurri

Orriak