Hemen zaude

Protagonista izan zara inoiz? Eta oraindik ez duzu izateko grina izan? Zelan, bada?? Orduan, ... argi dago!! Oraindik ere, ez duzu Zornotzako Barnetegiko kanpainaren berri izan!!

Egon trankil! Gaur ez bada, bihar; eta bestela, etzi; baina izango duzu!! Berdin dio zer bide erabiltzen duzun, guretzat zeu zara protagonista!

Eta horregatik, hau da, zeugana heltzeko, hainbat leku eta euskarritan nahi dugu egon. Egunkarietan , tokiko aldizkarietan, irratietan, euskal telebistan, mugikorretarako APPetan, esku-orrietan zein sare sozialetan (Twitter, Facebook, Google+, Youtube, gure bloga), horietan guztietan izango gaituzu, geure protagonista zeu zarela adierazi eta gogorarazi nahian.