Hemen zaude

Joan den astean Josu Bergarari egindako elkarrizketa agindu genizuen, baina gurekin egon zen arren, elkarrizketarik ez daukagu. Hain giro onean ibili ginenez, ez genuen elkarrizketa batekin moztu nahi izan! Badaukagu, ordea, zer esana afari hari buruz!
2013ko uztailaren 26an, arratsaldeko seietan, hasi zen kontatzera goazen istorio hau…

Kontzertu akustikoa

Egunero bezala, klaseak bost eta erdietan amaitu dira gaur ere eta bukaera hori ondo markatzeko gure Jabik musika martxosoa jarri digu bozgorailuetatik. Jendea artega dabil, nabaria da egonezina eta ondo pasatzeko gogoa. Etiketaz jantzi gara, dotore: praka edo gona urdinak, kamiseta zuriak eta jaietako zapiak!
Zazpietan daukagu hitzordua Josurekin kontzertua egiteko eta hementxe dator, gitarra lepoan dakarrela. Zazpiak eta laurden dira eta denok gaude karpapean, lekua hartuta, saioa ondo ikusteko!
Hastera doa!

Josuk aurkezpen labur bat egin digu, bere ibilbidearen nondik norakoak azaltzeko; berezkoa izan duela beti musikarako zaletasuna eta gauzak kontatzeko grina, horixe azaldu digu. Jarraian kantu zerrenda luze batetik bakan batzuk aukeratu eta lehena abesten hasi da. Ixilik gaude denok, adi; abestiak kontatzen duen istorioaren haria ez dugu inolaz ere galdu nahi.
Txalo zaparrada beroa lehen abestia amaitzean eta haren atzetik beste abesti batzuk: Athletiken partiduetara aitonarekin joaten zeneko oroitzapenak, Ie(Ea) herriko betiko abestiak, marinel bizitzaren gazi-gozoak, bikote harremanen buruhausteak… Bizitza bera du abesgai Josuk eta , agian, horregatik identifikatzen gara denok hark abestutakoarekin.
Ukelelea ere atera du abesti baterako eta denok zur eta lur egon gara instrumento txiki horri so. Esku artean ere ibili dugu, apurtzeko beldur apur batekin!! Hain da txikia eta arina!!
Ordu beteko kontzertua bukatu da eta, jadanik, konfidantza hartuta gaudenez ikasle batzuk Josurengana hurbildu eta kontu-kontari ari dira. Hain egon gara gustora, hainbatek diska erosiko diogula!
Eta orain sagarotegi afaria gozatzera goaz; jana eta edana, gustora, trikitrilariekin!!
Afaltzen hasi eta…  Hara!!! Bat-batean…

Datorren astean gehiago ;)