Hemen zaude

Hizkuntza ikasteko prozesua esponentziala izateak zera esan nahi du: prozesua bera ez da bidezkoa. Izan ere, emaitza beti izango da esfortzua baino pixka bat kaskarragoa. Hau da, asko ikasita ere, ez duzu maila bereko emaitza lortuko. Hori bai, azkenean, irabazitako guztia kontuan hartuz gero, orduan bai, orduan konturatuko zara merezi izan duela esfortzuak.

“Porrotarekin” borrokan

Hizkuntza ikastea bertan behera uzten duen jendea badago. Baina jendea ez da ez leloa ez alperra. Informatu gabea? Baliteke. Baina alperra eta leloa ez. Ikaste prozesuak badauka bere baitan (erdi partean) denbora tarte ilun bat. Tarte horretan, prozesuak dauzkan alde txarrek eta oztopoek, emaitzen onurek bano gehiago pisatzen dute. Ez al zaizue zuei inoiz gertatu? Orduak sartu ikasten, beti erabili duzuen (eta balio izan dizuen) metodoarekin eta, hala ere, badirudi ezin duzula aurrera egin (nahiz eta, pentsatu ez arren, aurrera egiten duzun)? Ba horixe! Horixe da denbora tarte iluna.
Horixe da motibazio hiltzaile nagusia. Izan ere, garai horrek daukan arriskurik handiena etorkizuna ilun ikustea da. Hau da, une horretan badirudi ezin izango duzula aurrera egin INOIZ. Baina… hori ez da horrela!!
Horixe da motibazio hiltzaile nagusia. Izan ere, gizakiok zerbait egiten jarraitzeko gehien behar duguna AURRERATZEA da. Alegia, egindako esfortzuak berehalako edo denbora laburrean emaitzak izatea.
90-60-90

Esan genezake, hizkuntzak ikasteko 90-60-90 neurri ospetsuek balio digutela. Hasieran nabarmen egiten delako aurrera, erdi partean ez horrenbeste (itxuraz behintzat) eta bukaeran berriro aurrera indartsu.
Hizkuntza batera ohitzeak eta eroso erabiltzeko gai izateak, batez ere, IRAUNKORTASUNAREKIN, KONSTANTZIAREKIN dauka zerikusia.
Khatzumoto jaunaren hitzetan, gakoa dago ikasketa prozesuan galtzean, ondo pasatzean eta hizkuntza ikaste hori gozatzean. Azken batean, arrakasta horretan ari zaren bitartean helduko baita.
EUTSI GOIARI ETA ANIMO!!!