Hemen zaude

Euskaltegien sareak antolatutako “Zatoz euskaltegira!” kanpainaren barruan, gaur, irailaren 18an, lan arloko eragileen txanda izan da. Haiek egin dute euskara ikasteko deia, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egin den agerraldian.

Euskara ikastera eta euskaltegietan izena ematera deitu dute ERKIDE Kooperatiben Federazioak; ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek; eta AHIZE-AEK, EKILORE, EMUN eta ARTEZ hizkuntz aholkularitza enpresek.

Agustin Mendiolak (ERKIDE) eta Haritz Goikoetxeak (ARTEZ) agiri bana irakurri dute ERKIDEren eta sindikatu eta eragileen izenean hurrenez-hurren (testuak atxikita).

Argazkian: Agustin Mendiola (ERKIDE Kooperatiben Federazioa), ELA Patxi Agirrezabala eta Gabriel Zeberio (ELA), Edurne Larrañaga (LAB), Josu Zalbidea (STEE-EILAS), Txarles Ranero (AHIZE), Loren Suarez (EKILORE), Haritz Goikoetxea (EMUN), Gotzon Unanue (ARTEZ), eta AEK, IKA , BATUZ, ELKARLAN, DEUSTUKO EUSKAL IRAKASLEGOA, MAIZPIDE, BAI&BY, AURTEN BAI eta UDAL EUSKALTEGIETAKO ordezkariak.