Hemen zaude

Badira urte batzuk ordenagailuetako sistema eragileak euskaraz erabiltzeko aukera agertu zenetik -interfazei esker-; hala ere, askok ez du oraindik aukera hori erabiltzen. Hori dela eta, gaurkoan, gure blogean, bidea errazten ahaleginduko gara. Batetik, interfazeak zer diren azalduko dizuegu; bestetik, nola erabil daitezkeen eta nola lor ditzakezuen. Horixe, beraz, gure helburua. Has gaitezen bai ordenagailuko sistemak bai interneta euskaraz erabiltzen! Beldur barik!! Zer da interfazea? Interfazea azal moduko bat da. Gure ordenagailuetako sistema eragileak (Windows-en oinarrituak, Linux-ekoak edo Mac-ekoak), berez, hizkuntza batzuetan baino ez dira sortzen (gaztelera, ingelesa, txinera…). Nola liteke orduan guk euskaraz erabili ahal izatea? Interfazeei esker. Azal moduko honek, pantailaratzen dena guk nahi dugun hizkuntza horretan jartzen du, euskara kasu.   Nola lortu euskarazko softwarea? Bide ezberdinak daude, baina hona hemen zuzenean softwarea euskaraz lortzeko lotura interesgarri batzuk:

Horrez gain, ondoko hauek ere leku interesgarriak dira softwarea lortzeko:

  Posta elektronikoa eta nabigatzaileak Posta elektronikoak ere eskeintzen du euskaraz ibiltzeko aukera. Horren adibide batzuk hementxe aurkituko dituzue:

  • Thunderbird (xuxen)
  • Gmail aldatzeko, pausu hauek jarritu: Configuracion del correo >>> General >>> Idioma: idioma de la interfaz de gmail: euskara >>> Guardar cambios
  • Hotmail/ Outlook aldatzeko: personalizar Outlook >>> Idioma

Nabigatzaileen kasuan hona hemen jarraitu beharreko bideak:

Behin nabigatzailea euskaraz daukagunean, gehigarriak sar ditzakegu. Adibidez, Hiztegi barra edo Xuxen, zuzentzaile ortografikoa. Hiztegi barraren kasuan, Firefox-en euskalbar du izena, Chromen eta Exploreren Hiztegibar. Goian aipatutako loturak jarraituta helduko gara gehigarri hauetara. Eta, zelan ez, batzuei gehitxoago kostako zaigunez ondo erabiltzen ikastea... gomendio batzuk kontuan hartzea ez da txarra izango, ezta?

  • Erabiltzeko gomendioak

  Bulegotika Bulegorako bereziki prestatuta dauden programa sortak ere aurki daitezke sarean.  Hala bada, erabiltzen dugun sistema eragile bakoitzari dagozkionak izango ditugu eskuragai kasu bakoitzean. Erabilienen artean honako hauek aipa ditzakegu:

  Poltsikorako Poltsikoan daramagun gailuak ere hainbat aukera eskeintzen dizkigunez, zergatik ez erabili? Zerrenda ez da txikia gero!

Bukatzeko, internet, softwarea eta euskara uztartzen dituzten gune batzuei buruzko informazio gehigarria utziko dizuegu. Horrela, zeuen kontura ibili ahalko zarete, batetik bestera nabigatzen. Badakizue, ikasteko, erabili egin behar!! Klikatu eta ohitura aldatu!!