Hemen zaude

Zornotzako Barnetegian, argi baino argiago daukagu, alde batetik, zein inportantea den EUSKARA BULTZATZEA eta, beste aldetik,  zein inportantea den irakurtzea. Hori dela—eta, mix-a egitea bururatu zaigu, eta oraingo honetan, irakurzaletasunetik bultzatu nahi dugu gure hizkuntza; hain zuzen ere, e-kluba ekintzatik.

e-kluba irakurle euskaldunon kluba da; eta izenak adierazten duen moduan, on-line jorratuko den ekintza da. Hiru liburu irakurriko ditugu: lehenengoa apirilean, bigarrena uda aldean eta hirugarrena udazkenean.

Parte hartzeko foroan izena eman besterik ez da egin behar, beraz, kontu garrantzitsu bi: dohainik da eta munduko edozein txokotatik hartu ahal duzue parte. Eta berezitasun moduan, jakinarazi nahi dizuegu foroko eztabaida guztietan, liburuaren idazleak berak ere hartuko duela parte. OSO INTERESGARRIA!!!

Gurekin egongo den lehenengo idazlea Maite Toledo da. Zuotariko batzuek ezagutuko baduzue ere, hona hemen berari buruzko datu interesgarri batzuk:

Maitek poesia liburu bi ere idatzi ditu: “Jet lag” eta “Hemen”. Poesia oso genero aproposa iruditzen zaigu gure proiektu honi hasiera emateko; eta "Hemen" liburua hautatu dugu, horko poesiak ulertzeko ezagutza-maila alturik behar ez delako eta zeresan handia sor dezakeelako. Hortaz, datozen lerroak irakurrita, ez duzue esango erakargarria ez denik. Gu geu ere irakurtzen hasteko irrikan gaude!!!

Baina, egia esan, nor hobeto Maite bera baino bere buruaz nahiz liburuaz berba egiteko. Barnetegira etorri zaigu eta hauxe kontatu digu:

http://youtu.be/Zud37ZxGo68

Eta aurrekoa guztia dela_eta, EUSKARA BULTZATU nahi duzuen askok eta askok interes handia izango duzue e-klubean, beraz, bukatu orduko, kontu pare bat:

  • Liburua eskuratzeko bide asko badaude ere, guk geuk, Maite Toledo autoekoizlea dela aintzat harturik, bere web orria gomendatuko dizuegu liburua zein e-booka erosteko (liburu-dendetan ere badaukazue)
  • Egon adi!! Foroa apirilaren 13an irekiko da, eta eztabaida apirilaren 30era arte luzatuko da. Data hurbildu ahala, emango dizuegu foroan izaena emateko behar duzuen informazio guztia; blogeanFacebook-en, Twitter-en eta Google+-en.