Hemen zaude

Ia ehun Euskara Elkartek osatutako Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea jarri du martxan. Egitasmo ezberdina; oso helburu polita.

Azken urteotan herrialde askotako jendea etorri da Euskal Herrira, eta eurekin, jakina, euren hizkuntzak ere ekarri dituzte. Hori dela eta, hainbeste hizkuntza ezberdin dugu, gaur egun, gure herrian; hizkuntza aniztasunak nabarmen egin du gora.

Oso gauza handia da, goazenera joanda ere, norberak bere hizkuntza zaindu eta mantentzea, hau da, ahal den neurrian erabiltzea. Baina beti, ezin izaten da erabili; izan ere, herrialde hartzailetarrek edota gurekoa ez denetik etorritakoek ez dakite. Eta orduan, zein hizkuntzatan hitz egin azken horiekin? Euskal Herrian egonda, argi dago: Euskaraz!!

Aurrekoa esanda, webgunearen helburua azaltzeko garaia dugu. Hitz gutxitan, baina oso ondo ulertzeko modukoak: euskara zubi hizkuntza izatea da erronka nagusia. Horretarako, web orriak euskaratik 35 hizkuntzatara eta 35 hizkuntzatatik euskararako oinarrizko hiztegia eskaintzen digu, hizkuntza bakoitzeko, egunerokotasunean erabiltzen diren 330 berbak osatutakoa (zenbakiak, agurrak, astegunak, urtaroak …)

Esan bezala, hiztegia, momentuz, 35 hizkuntzatan dago erabilgarri. Eta momentuz diogu hizkuntza kopurua ez delako mugatua; nahi duenak hartu ahal du parte, alegia, gure izanez gero, webguneak hizkuntzak gehitzeko aukera ematen digu. Horregatik, seguru asko, 35 dena, biderkatu egingo da laster; guk geuk, behintzat, horixe espero dugu. Animatu eta parte hartu!! Oso tresna ineresgarria da; eta oso erraza, gainera.

Bukatu orduko, gure poztasuna adierazi nahi dugu. Bai!! Pozik gaude, oso!! Gure ustez, euskararekin lotutako horrelako egitasmoak beti dira berri onak. Mila esker, Euskaltzaleen Topaguneak, egiten duzuen etengabeko lanagatik; azken hau, portzierto, oso originala eta berezia. ZORIONAK!!!