Hemen zaude

Aste Santuan, nora?Euskal etxeak

Aste Santua dugu ate joka, eta zuotariko asko munduan zehar ibiliko zarete, segur aski, egun batzuez. Badira hainbat eta hainbat euskaldun, ordea, egun batzuk barik, Euskal Herritik kanpo urteak eta urteak ematen dituztenak. Horien herri-minak ekarri zuen, Euskal etxeak sortzeko beharra, eta gaur egun 190 bat zentro daude. Aukera izanez gero, ez al diegu kukurik egingo?

Hala ere, egon trankil! Inora joateko asmorik ez baduzu ere, aukera daukazu munduko Euskal Etxeen berri izateko euskaletxeak.net web orrian, eta onena sartu eta trasteatzea bada ere, gainetik azalduko dugu.

Lekuak lau aukera interesgarri eskaintzen ditu:

Ikusten duzunez, posible da jakitea munduko euskal herritarrok zertan dabiltzan: euskal informazio interesgarria, Euskal Etxe guztien berri, euskal diasporaren artxiboa eta sare soziala; denak ere eskura web orrian.

Esan bezala, orriak beste aukera batzuk ere ematen ditu, baina guk bat gehiago besterik ez dugu aipatuko. Izan ere, oso dibertigarria iruditzen zaigu; baita erabilgarria ere. Munduko mapa baten Euskal Etxe guztiak topatzeko aukera ematen digu tresnak. Beraz, turistontzat, tresna ona.

Ilusio handia egiten digu euskal herritarroi, kanpoan gaudela, gure zerbait topatzeak. Bada, atera kontu zelakoa egin behar dien han daudenei bertotik bisitan joateak!