Hemen zaude

Joan den ostiralean HABEk 2013/14 ikasturteko irekiera ekitaldia ospatu zuen Gasteizko Goiuri Jauregian. Eta irekierako hitzaldia Bernardo Atxagak eman zuen.

Kortxoa eta aingura izeneko hitzaldian Atxagak euskararen bizi-indarrerako itzulpengintzaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen. Bere hitzetan, erderaren eremu zabala eta euskararen eremu txikia lotzen dituen zubia itzulpengintzak eraikitzen du. Itzulpenak kalitatezkoak badira, zubia sendoa izango da eta euskara indartuko da. Itzulpenak kaxkarrak badira, euskarak ordainduko du. Bere ustez, Hego Euskal Herriaren kasuan, ekoizpen gehienak gaztelaniaz direlako eta euskaraz sortu oso gutxi sortzen delako; hau da, euskaraz dauden testu gehienak itzulpenak direlako. Eta edo itzulpenok erdugarriak dira edo inork ez du euskarazko testuetara joko.