Hemen zaude

2017/11/17

Izan gaitezen Euskal Kirolariak

Kirolak gaur egun arrakasta handia duena ukatzerik ez dago. Zahar zein gazte, euskaldun gehienok daukagu harremanik kirolen batekin. Kirolariak garela, kirolzaleak garela, hainbatetan egiten dugu berba kirolaz; eta gure umeok, ere bai. Zein hizkuntzatan? Bada, batzuek, euskaraz, jakina; baina askok eta askok, erdaraz. Alegia, horrek ekarri du Euskal Kirolari egitasmoa sortzeko beharra.

Gehiago irakurri
2017/11/10

Beitu Beitu!

Ailegatu da telefonoetara nerabeentzako komunikabide iraultzailea. Zer esan nahi duen horrek? Ba hemendik aurrera euskararen presentzia nabarmen areagotuko dela gazteen egunerokotasunean. Gaztezulok sortutako komunikabidea dugu Beitu!, eta erabilitako osagaiak arrakastarako bermea izan daitezke.

Gehiago irakurri
2017/11/03

Aukera itzelak euskaraz

Nori ez zaio gustatzen, ba, film on bat ikustea? Barruak astintzen dituen horietakoa, gura dugu esan! Eta liburu batek harrapatua sentitzea nork ez du gustuko? Nobela beltzak eragindako jakin-minak pizten duen irakurtzeko gogoa azaldu ere ezin da egin, ezta? Umorea ere behar da egunerokotasunari aurre egiteko eta horretarako bide ona web-serie laburtxoak izan daitezke.

Gehiago irakurri
2017/10/27

Euskara Eskura Txartela dirulaguntza

Zer da?

Bizkaiko Foru Aldundiak euskalduntzearen doakotasuneranzko emandako urratsa dugu Euskara Eskura Txartela, bizkaitarrak euskara ikasten jarraitzera animatu nahi dituena.

Zelan lortzen da?

Gehiago irakurri
2017/10/11

#paisaiaselfiezornotza

Baduzue Ametx Gazteriak antolatutako ekimenaren berri?  Europar Ondare jardunaldiak direla-eta, selfi lehiaketa proposatzen digu kultura, euskara eta kirol erakundeak Instagramen, eta guri oso proposamen interesgarria iruditzen zaigu. Azaldu dezagun zergatik!

Gehiago irakurri
2017/08/18

Sarriren ikasleak, Habanatik Barnetegira

Claudia, Lianyi eta Beatriz (ezkerretatik eskuinetara) ikasle cubatarrak ditugu Zornotzako Barnetegian. Bai, lagunok! Cubatik etorri dira gure hizkuntza, gure herria, gure kultura ezagutzera. Euren irakasleak trasmititu die Euskal Herriarekiko jakinmina, hain zuzen ere, denok ezagutzen dugun Joseba Sarrionaindia dute maisu. Ikus dezagun ba, gure habanarrek zer dioten euskaraz, esperientziaz eta, zelan ez, Sarriz.

Munduan hainbat hizkuntza dago; zergatik euskara?

Gehiago irakurri
2017/07/29

Mintza gaitezen euskaraz, edonon egonda ere!

Aurtengo udan, Azkue fundazioaren eskutik 11 lekutan Mintzatu! lehiaketan parte hartu ahalko dugu. Uztailaren 10ean hasi bazen ere, hamaika aste iraungo ditu, beraz, egon lasai, denbora badaukagu eta!

 

Gehiago irakurri
2017/06/23

Telefonoa ere euskaldun

Ea, euskaldun maiteok: zein hizkuntzatan duzue telefonoa? Badakizue hainbat patrikako euskaraz jarri ahal duzuela? Zuona euskaraz jartzerik? Ez da, gero, makala euskaldunok telefonoan ere lehenengo hitza euskaraz adierazteak ekarri ahal digun buelta!

Askok eta askok jakin ez arren, badira mugikor asko euskaraz jarri daitezkeenak; eta inongo konplikazio barik, gainera: ezarpenetara jo, eta bertan “Hizkuntza eta idazketa” aukera aurkituko duzue. Sartu eta euskara lehenetsi besterik ez da egin behar.

Gehiago irakurri
2017/06/02

Zilarrez jantzi gara

Ez ahazteko moduko arratsaldea igaro genuen, atzo, Zornotzako Barnetegian. Bai, jaun-andreok! Betiko izango dugu gogoan 2017ko ekainaren 1ean ehunka lagunek erakutsitako babesa!

Gehiago irakurri
2017/05/26

Ekainaren 1ean, gora kopak!

25 urte! 25 urte igaro dira Zornotzako Barnetegiko hazia erain genuenetik! 25 urte, ernatzen hasi ginenetik! 25 urte! Eta orduan ernatutako lorea bizirik dugu; bizirik eta indartsu!

Gehiago irakurri

Orriak